XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabal, Garrido, Garmons, Gene, Gimenez! Izen osoa baieztatu zuen: Alfonso Gimenez Lopez.

- Ez da bera -azpimarratu zuen.

Zerrendan ez zegoen beste Gimenezik.

- Ez dut ulertzen -errepikatu zuen, idazburua berrirakurtzen zuen bitartean.

Aireportuko langileen arabera hauek baldin badira hegazkinera igo ziren bidaiariak, beharbada ez ziren igo -jaiki egin zen, guztiz urduri, eta azafata bati betebeharrak ematen ari zen azpikomandantearengana joan zen.

- Barkatu eten zion, baina kontsulta bat egin nahi nizuke.

Sotomayorrek atsegin handiz hartu zuen: - Zeuk esango duzu.

- Bilaka ari naizen izena ez dira banatu dizkiguzuen zerrenda batean ere ageri -esan zuen.

- Hori ezinezkoa da, jauna -erantzun zuen, berehala, gizonak.

- Horixe pentsatzen nuen nik, baina argi iezadazu zalantza bat.

- Nahi duzuna -Sotomayor adi zegoen edozein gauzatan laguntzeko prest.

- Emaztea eta alaba hegazkina hartu zutenen zerrendan ageri ez badira, horrek esan nahi du... -Juanek isilune bat egin zuen apropos.

- Horrek esan nahi du galdu egin zutela -esan zuen azpikomandanteak.

- Zer? -Juani aurpegia unez une berpizten zitzaion.

- Entzun duzuna, eta benetan pozez esaten dizudala sinets ezazu irribarrez zegoen ezagutu genuen lehen aldiz